Egun txarra (Bad day)

(Diary) Gazte baten egunekoa. Ohetik jaikitzen denetik oheratzen den bitarteko kontakizuna.

Riiinnnnnggg! Berriro zarata gorrotagarri hori. Goizero esnatzeko entzun beharra; hurrengo diru apurraz beste iratzargailu bat erosiko dut, bai horixe! Orain non utzi dut txabusina? betikoa, ohe azpian edo bazterreko mahaitxoaren azpian egongo da. Hor dago. Iraide, ordua da! nire ama lelo berekin egunero, ez da nekatzen, ezta ahots barik geratzen... Gaur eskolara nire aitarekin joango naiz. Zerbait ona! Kaka zaharra! ez dago gelik eta nire amak ez dit berririk jarri, beti ahazten da nitaz.

Nire aita, AY! nire aita! Beti du zerbait pozgarria niretzat, gaur berarekin joango naiz, bost axola dio berandu nabilen ala ez, dirurik dudan sakelekoa kargatzeko... AITA, banoa, listo nago. Amaren oihuak atzetik entzuten ditut: "Ez duzu zure gela txukundu, nik ez dut zure lana egingo..." Bla, Bla, Bla... amaren betiko txapada. Aitarekin autoan noa egunean zer egingo dudan azaltzen;  halako batean aitak garrazi dagi.

The End

1 comment about this work Feed